Haurreskolak Partzuergoan izena emateko epea irekitzear da

0
PRUEBA

Haurreskolak Partzuergoak datorren astelehenean, apirilak 12, irekiko du izena eman eta plaza eskatzeko epea. Beraz, 2020an eta 2021ean jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek apirilaren 12tik 21era bitarteko tartea izango dute Partzuergoko eskoletan plaza eskatzeko. Izena emateko epe hau partzuergoko zentroren batean lehen aldiz irailean, urrian edo azaroan sartu nahi duten haurrentzat irekitzen da. Haurreskolak Partzuergoaren eskoletan edo online egin daiteke: www.haurreskolak.eus

Plaza bat eskatu nahi duten familiek honako egutegi hau hartu beharko dute aintzat:

  • Apirilaren 12tik 21era: eskariak entregatzea
  • Ekainaren 2an: behin-behineko zerrendak argitaratzea
  • Ekainaren 3tik 16ra: behin-behineko zerrendei erreklamazioak aurkeztea
  • Ekainaren 30ean: behin betiko zerrendak argitaratzea
  • irailak 6: umeak haur-eskolara hasteko eguna

Vitoria-Gasteizko haur-eskolen kasuan, izen-ematea herritarren arretarako udal bulegoetan egingo da (gizarte etxeetan), eta online egin nahi izanez gero berriz, Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.

Udaberrian irekitzen duen epe honez gain, Haurreskolak Partzuergoak urtean zehar beste bi izen-emate aldi ere zabaltzen ditu: urrian bata (abenduan, urtarrilean edo otsailean lehen aldiz sartuko dien umeentzat), eta urtarrilean bestea (martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean lehen aldiz sartu nahi dutenentzat).

Haurreskolak Partzuergoak 236 haur-eskola ditu egun, Euskadiko 178 udalerritan. Horien guztien artean, 8.567 plaza eskaintzen ditu 0-2 urteko etaparako. Haurreskolak Partzuergoan izena emateko prozedurari buruzko informazioa zehatzago nahi izanez gero, partzuergoaren webgunean daukazue eskura.