Arartekoak Justiziarekin lotutako 36 espediente izapidetu zituen lehengo urtean

0

Arartekoaren bulegoko Justizia arloak Justiziarekin lotutako 36 kexa-espediente berri izapidetu ditu 2020an. Kopuru hori,  izapidetzeko onartutako kexen % 1,66 da. Kexak hurrengo arloen funtzionamenduarekin lotuta daude: Justizia Administrazioa eta Bulego Judiziala (11), doako laguntza juridikoa (5), familia-elkarguneak (4), abokatuen eta prokuradoreen elkargoak (3), lanbide-elkargoak (4) eta adingabeak (4). Datuak 2021eko martxoaren azken astean Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako Arartekoaren 2020ko jarduerari buruzko txostenean jasota daude.

Kexa horien inguruan, Arartekoak hurrengoa azpimarratu du: 2020ko martxoan Covid-19k eragindako osasun publikoko larrialdi-egoera OMEk pandemiatzat jo zuenean, larrialdi horri erantzuteko lege- eta osasun-mekanismo guztiak aktibatu ziren, eta ondorioz, erakundeen eta administrazio publikoen jarduera kaltetu zen. Horrez gain, dio Arartekoaren bulegoak, funtsezkoak ez ziren jarduera guztiak itxi ziren, eta horrek ondorio garrantzitsuak izan zituen, besteak beste, norbanakoen osasunari eta gizartearen ongizateari zuzenean eragin zielako. Ildo horretan, Arartekoak nabarmendu du izapidetutako kexa-espedienteen ia % 43k gizarte-eskubideekin zerikusia duela (osasuna, gizarteratzea, etxebizitza, hezkuntza, etab.). Kexak horietatik % 1,66k justiziarekin lotura zuzena du.

Justiziarekin lotutako kexak eragin zituzten arrazoi nagusiak

Euskadiko biztanleriak Euskadiko justizia-administrazioarekin duen harremanari dagokionez, dosierrean hainbat kexa azalduta datoz, eta kexa horietako gehienak eragin zituzten arrazoiak programatutako jarduketa judizialak eta prozesuko epeak eteteak eta epaitegiak publikoari ixteak eragin zituela adierazita dator.

Erakundeen arteko lankidetza

Ildo horretan, Arartekoak dio epaileen eta Fiskaltzaren lankidetzarik gabe bere lana ez zela bideragarria izango, eta berariaz eskertzen du, halaber, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailarekin eta Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzarekin izan den komunikazio malgua eta arina, eta «Beren esku-hartzea, Justizia Administrazioaren letraduek erakutsitako harrerarekin batera, Justizia Administrazioaren funtsezko egoera asko konpontzeko funtsezkoak izan direla» dio.