Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, «Makers», Oscar Gómez Mata AZ kidea den aktore eta zuzendariaren antzezlana estreinatuko du ostegunean, apirilaren 15ean, eta ostiralean, apirilaren 16an, Juan Loriente aktorearekin batera.
Autorearen hitzetan, «Makers» argiari, denborari eta maitasunari buruzko lana da, «gainezkatze komikoaren eta emozio-euspenaren artean egiten du bidaia, zentzugabekeriaren eta egiaren artean», azaltzen du Oscar Gómez Matak. «poetikoa eta filosofikoa nahasten ditu, bizirik dirautenentzako eskuliburu moduko batean, eta errealitatean dugun iragaiteari irtenbideak ematen saiatzen dena».
Proiektuaren abiapuntua Agustín Fernández Malloren “El Hacedor” ipuina da, Jorge Luis Borgesen El Hacedor-en remakea, non gaiak, besteak beste, errealitatea eta denbora eta argian forma ematea baitira.
«Gainjarritako geruzen istorio bat da obra, hostoak kentzen dizkiogu egiazkotzat jotzen dugunari, sentitzea espero ez genuena aurkitzeko», Oscar Gómez Matak ziurtatzen du. Makers-en «ustekabea eta susmoa dago. Maker-en jarrera egokia Daniel Innerarityren (filosofoa) esaldi honetan dago definituta: “…errealitatea konplexua da, eta norbaitek modu bitarrean planteatzen duenean, susmoa hartzeko beharra dugu”».
Juan Loriente eta Oscar Gómez Mata bi aktore, bi sortzaile eta poeta. Biek uste dute eszenatokia misterio bat jasotzen duen errealitate bat dela. Harridura eta xalotasunaren artean jolastu behar da, dagoena landu eta B aurpegian ametsa.
Egiazkoaren bi detektibe dira, eta, zehazkiago, egiaz dugun ideiaren bi detektibe. Gure Makersek errealitate bat eraikitzeko ideia politiko gisa sumatzen dute egia: argia eginez eraikitzeko ametsa. Argia, denbora eta maitasuna ematen dutenak.
Bere proposamen eszenikoan, alde epikoena garatzen dute, non antzerkia «espioitza-modu bat, mundua zaintzeko ikerketa-modu bat» baita, eta zatirik barnekoena «sentipenaren azpian ezkutatuta dagoena hautematen saiatuz». L’Alakran konpainiaren lanen ildoko ikuskizuna, Óscar Gómez Matak zuzendua.