2018-2019 denboraldian, Mariana Cerro Osasunatik heldu zen Lezamara, emakumezkoen filialarekin jokatzeko. Zizur Nagusikoak 3oetik 26 partida jokatu zituen. Urtebete geroago, Reto Iberdrolaren sorrerarekin, Marianak garrantzia handitu zuen Iraia Iturregiren taldean, eta bigarren talde zuri-gorriaren kapitainetako bat izan zen, pandemia iritsi aurretik maila gorenean amaitzea lortu zuena. Orain, 20 urterekin, erdilariak lehen taldearekin debutatzea lortu du.
Nafarrak azken hamar minutuak jokatu zituen igandean Lezaman Santa Teresa Badajozen aurka. Aranak eta Bibianek bezala, harrobiko beste emakume batek ere lehen taldera jauzi egitea lortu du, kasu honetan lehenengoa Iturregiren eskutik. Baina Marianak oinak lurrean ditu eta badaki debuta egiteaz gain lanean jarraitu behar duela lehen taldean tokia lortzeko.
Mariana pozik dago, ez bakarrik debutagatik, baita Iraia Iturregiren agindupean lortu duelako ere. Entrenatzaileak prentsaurrekoan esan zuenez, “lan asko egiten duen gaztea da, eta bere jarreragatik entrenatzaile orok bere taldean nahi du”.