Bilbaoartek zinemaren aitzindariak omenduko ditu

0

BilbaoArte Fundazioak «Pioneras / Pionnières / Aitzindariak» izeneko film zikloa estreinatuko du apirilaren 13tik maiatzaren 20ra, Bilboko Institut Françaisen lankidetzari esker.

Zazpi filmeko ziklo hau BilbaoArteko Art House Zinema aretoan proiektatuko da, jatorrizko bertsioan, azpitituluekin, emakumeek zuzendutako zine frantsesaren hastapenetan zeharreko ibilbide gisa.

Zikloaren azken egunean (maiatzak 20), gainera, Callisto McNulty zuzendari frantziarra izango da BilbaoArten, «Delphine et Carole» (2018) filma aurkeztuko duena.

Sarrera doakoa izango da, aldez aurretik telefonoz erreserbatuta (94 415 50 97) proiekzioaren egun berean. Pertsonai bakoitzeko gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira, eta maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da. Film bakoitzeko bi emanaldi egingo dira:

  • apirilak 13 eta 15, 19:00Alice Guy: 13 courts métrages, Alice Guy (50’) + La Souriante Madame Beudet, Germaine Dulac (42’);
  • apirilak 20 eta 22, 19:00Pour Don Carlos, Musidora & Jacques Lasseyne (90’);
  • apirilak 27 eta 29, 19:00Le Roi des Aulnes, Marie-Louise Iribe (70’);
  • maiatzak 4 eta 6, 19:00Paris 1900, Nicole Vedrès (82’);
  • maiatzak 11 eta 13, 19:00Cléo de 5 à 7, Agnès Varda (90’);
  • maiatzak 18 eta 20, 19:00: Delphine et Carole, Callisto McNulty (70’).

Zikloko filmei eta zuzendariei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu webgunean.