Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak parte hartzeko prozesua ireki du

0

Gazteria Zuzendaritza eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia hertsiki ari dira Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzen duten GGKEekin lanean, ekimen horren balioa areagotuko duten ekimenak sortzeko, kontuan hartuta gaur egungo baldintza soziosanitarioak direla-eta ez dela komeni kanpoan proiektuetan aurrez aurre parte hartzea.

Hori horrela, barne-jarduera sustatzen ari da, haren irudia zenbait ekimenen bidez sendotzeko, besteak beste programan ekintza berriak sartzeko prozesu parte-hartzailea irekitzearen bidez. Hala, zenbait ekintza egitea pentsatzen ari da: prestakuntza-jarduerak eta elkarlanerako herrialdeekin online konexioak egitea; esperientziak partekatzeko foro bat sortzea; ekimen solidario berriak sartzeko ideien lehiaketa deitzea, gazteak protagonista izanik.

Prozesu parte-hartzaile horretatik eskuratutako ondorioak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren ibilbide-orrian sartuko dira edizio honetan eta hurrengoetan; izan ere, helburua da gazteriak egiten den lan solidarioa eta aktiboki inplikatzeko aukera ematen dioten proiektuak zuzenean ezagutzea.

Aurten, bigarren urtez, programa atzeratu beharko da –2020an ere hala gertatu zen–, mundu-mailako osasun-egoeraren eta, zehazki, ekintzak garatzen diren herrialdeetako egoeraren ondorioz. Egoera horretan, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak erabaki dute 2022ra arte itxarotea aurrez aurreko lanei berriz ekiteko. Azken batean, programak gazteen aurrez aurreko parte-hartzea sustatzen du Euskadiko GGKEek Hegoaldeko herrialdeetan garatzen dituzten proiektuetan; hiru hileko egonaldiak izaten dira. Ekintza horrek herri eta kulturen arteko elkartasuna sustatzen du.