Familiei edukiontzi marroia nola erabili azaltzeko karpa bat ibiliko da Barakaldon

0
PRUEBA

Urtebete pasatxo da edukiontzi marroia Barakaldoko auzo guztietara zabaldu zela, hiri jasangarriago baten alde Amaia del Campo alkateak egindako apustuari esker. Ezkerralde eta Meatzaldeko Mankomunitateak informazio eta sentikortze kanpaina bat jarriko du martxan edukiontziaren erabilera sustatzeko.  «Azken sei urteotan 20 aldiz biderkatu da bildutako hondakin organiko tona kopurua. Behin eta berriro azpimarratzen jarraitu behar dugu hondakin organikoak birziklatzeak dakartzan onurak, eta gero eta gehiago izango dira edukiontzi marroia darabilten barakaldarrak. Horregatik du arrakasta kanpainak», adierazi du alkateak, Garapen Jasangarria eta Ingurune Naturala Arloko zinegotzi Alba Delgado eta Mankomunitateko buru Jon Cuesta alboan zituela.

Datorren apirilaren 12an, astelehenarekin, emango zaio hasiera kanpainari, eta astero aldatuko da auzoz, bi astetan.  «Informazioa zabalduko dugu herritarren artean, eta zerbitzuari atxikitzeko aukera emango diegu. Horrela, bakoitzak birziklatzeko ontzia, poltsa konpostagarriak, edukiontzi marroiak irekitzeko giltza eta edukiontzi marroira bota daitezkeen produktuei buruzko informazioa duen iman bat eskuratuko du», azaldu du alkateak.

2013an, ekin zitzaion organikoak birziklatzeari, 22 edukiontzi jarriz eta zerbitzuari atxiki zitzaizkion 650 familiekin, orduan ere Mankomunitatearen eskutik.   Eskaintza auzo guztietara zabaltzea zen gure konpromisoa, eta orain 220 edukiontzi baino gehiago dauzkagu hiri osoan banatuta, eta 5.000tik gora familiek egin dute bat etxean sortzen dituzten hondakin organikoak bereizi eta berrerabiliak izan daitezen birziklatzeko erronkarekin. Harro gaude, eta Estatuarekin eta Europarekin hartutako konpromisoak betetzeko ahaleginak batzen jarraitu nahi dugu», adierazi du Del Campok.