Apirilaren 14an, 19:00etan Mountain filmaren emanaldia izango da. Mendiekiko obsesioaren esplorazio ikusgarria islatzen du. Duela hiru mende, mendi bat eskalatzea ia erokeria bat zen, eta ia ez zegoen pentsatzerik paisaia basatiak erakargarriak izan zitezkeenik. Mendi gailurrak leku arriskutsuak ziren, ez ederrak. Mendiek sortzen duten lilura eta bizitzak zein ametsak moldatzeko duten gaitasuna erakusten ditu.
Apirilaren 21ean, berriz, Dehesa izango da ikusgai 19:00etatik aurrera. Inork gutxik ezagutzen duen Iberiar penintsulako toki bat erakutsi nahi du film honek; munduan parekorik ez duen basoa, non askotariko sentsazioak deskubritzen diren. Arteek, artelatzeketa erkametzek gudu zelai bat eratzen dute, eta, bertan, belarjale handiek erronka jotzen diote elkarri; katamotz iberiar dotore eta isilak zein arrano ikaragarriak ehizan aritzen dira; eta loreak kamuflaje harrigarriekin jantzitako harraparien ezkutaleku bihurtzen dira. Baina, horrez gain, urtero, urrutitik joandako milaka bidaiari hartzen dituen leku atsegina ere izan daiteke, paraje horietan izaten baitute neguko bizilekua. Izan ere, eguraldi epelagoa bilatzen dute, eta, horrekin batera, jakirik preziatuena: Dehesako urrea, hau da, ezkurrak; arbolek, biziraupena bermatzeko, animaliekin erabiltzen duten truke txanpona.