HAZIk, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen saileko erakunde publikoak aurkeztu du, enpresa eta erakunde sektorialekin lankidetzan, diseinatu duen bide orria, Covid 19aren pandemiak Euskadiko edarien sektorean (ardoa, txakolina, sagardoa, garagardoa, etab.) eragiten ari den egoera zailari aurre egiteko. Finantza laguntzako hainbat neurriz gain, Ardoa-Basque Wine Officek koordinatutako ekintza nagusiak produktua tokiko eta nazioarteko merkatuetan sustatzera eta posizionatzera bideratzen dira nagusiki.
2020 ko ardoen esportazio datuak
Aduanek erregistratutakoaren arabera, Euskadik %2 handitu zuen ardo esportazioagatiko fakturazioa 2020an, 205 milioi eurotik gora, 2016ko eta 2017ko fakturazioaren ondoren orain arte izan den hirugarren fakturaziorik handiena, nahiz eta orduan batez besteko salmenta prezioa egungoa baino askoz txikiagoa izan. Hala, EAEko ardo esportazioek 2020ko krisia gainditu dute, batez besteko prezioaren igoerari esker.
Izan ere, Euskadik inoizko preziorik handienean esportatu zuen ardoa iaz, litroko 4,28 euroraino %4,8 igo baitzen, balio erantsi handiena duten ardoen (JDB) bilakaera hobeagatik. Esportatutako bolumena apur bat jaitsi zen, 48 milioi litroraino (-% 2,7). Hitz batean, Euskadik 4 milioi euro gehiago fakturatu zituen, 2019ko datuekin alderatuta 1,3 milioi litro gutxiago esportatu arren.
Hala ere, hori ez da nahikoa izan barne merkatuko salmenten beherakada arintzeko; izan ere, %42ko kotara iritsi zen, batez ere HORECA kanalean; izan ere, kanpoko salmentak sektoreko fakturazio osoaren %35 baino ez dira.
Posizionamendua eta merkaturatzea indartzea
Finantza tresna guztiak ez ezik (OCM-Ardo sustapena, Lehiatu Ardoa, Nekafin, Mugagabe Ardoa, etab.), Eusko Jaurlaritzak sektoreari laguntzeko ekimen multzo bat diseinatu du, sektorearen lehiakortasuna hobetzea lortzeko, esaterako, posizionatzeko eta merkaturatzeko ekintzak indartzea, eta Euskadiko upategiak eta ardoak sustatzeko ekimen berriak abiaraztea.
Euskadiko edarien industria sarea osatzen duten markak bultzatzea eta sustatzea helburu duen Ardoa Basque Wine Office bulegoak koordinatuta eta finantzatuta, hainbat ekimen garatzen ari dira, hala nola hauek:
- basquewine.eus webgunearen garapena, Ardoa Lurraldearen Ataria. Atari bakarra lantzea, Euskadiko upategi guztientzat.
- Basque Wine lizentzia emateko programa. Euskadiko upategietarako «Basque Wine» bereizgarria duen sustapen marka erregistratu da, eta orain arte 60 erabilera eskaera baino gehiago erregistratu dira.
- «Gure Ostalaritzan, Basque Wine» atxikipen programa. Lankidetza hitzarmena Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin, Bizkaiko Ostalaritza Elkartearekin, GasteizOn elkartearekin eta SEA-Ostalaritzarekin, ostalaritza establezimenduak Basque Wine kontzeptuari atxikitzeko programa bat garatzeko.
- Kalitateko produktuak eta markak sustatzeko «On Egin Bonoa» kanpaina, turismo establezimenduetan gauak igarotzeko bonuak antolatuz.
- Basque Wine sektore laguntzako programa berriak definitzea eta ezartzea. Sektoreari laguntzeko Haziren programak batzen ari dira, berrikuntzarako eta nazioartekotzerako Onekin ekintzailetza ekimenaren esparruan.
- Prestakuntza ikastaroak. Ardoa Basque Wine Officek hainbat prestakuntza ikastaro eskaintzen dizkio sektoreari 2021eko lehen seihilekorako, hala nola nekazaritzako produktuak esportatzeko ikastaroak, artisau garagardoa egonkortzeko teknikak, upategia eta biltegia kudeatzea, enoturistaren esperientzia hobetzea, etab. Era berean, «Basque Wine aditua» tituluaren/zigiluaren sorrera garatuko da, gastronomiaren arloan garrantzitsuak diren eragileekin lankidetzan.
Era berean, joan-etorriak egitea ezinezkoa denez, sustapena digitalizatzeko lanean ari gara, produktuaren aurkezpenak edota dastaketak on-line garatuz, webinar formatuan.
Ardoa Basque Wine Officeri buruz
Ardoa-Basque Wine Office bulegoak laguntza osoa eskaintzen dio Euskadiko edarien sektoreari, Arabako Errioxako upategiak, hiru Txakolin Izendapenak, Sagardoa eta Garagardoa tokiko merkatuan eta merkatu estatalean zein nazioartekoan aurrera eramaten ari diren estrategia indartzeko.