Barakaldoko mikrokontakizunen VI. Lehiaketa zabalik izango da apirilaren 25era arte

0
PRUEBA

Gaur jarri du abian Barakaldoko Udalak Euskarazko Mikrokontakizunen Seigarren Lehiaketa, hirian euskararen erabilera bultzatu asmoz.  Parte hartu nahi dutenek 689354600 zenbakira bidal dezakete beren kontakizuna, gehienez, 20 hitzekoa, birritan pentsatu gabe esaldia txertatuta.

Hamasei (16) urtetik gorako edonork har dezake parte lehiaketan.  Gutunak originalak, argitaragabeak eta lehenago saritu edota argitaratu gabeak izan beharko dira.   Whatsapp bidez bidal daitezke maiatzaren 25eko 23:59ak baino lehen,  orduan itxiko baita kontakizunak aurkezteko epea. Parte-hartzaile bakoitzak bi kontakizun aurkez ditzake gehienez.

Hiru saritan banatuko ditu  Udalak 500 euroak: irabazleak 200 euro jasoko ditu, eta bigarrenak eta hirugarrenak, berriz, 150na euro. Maiatzaren 13an banatuko dira sariak, Barakaldo Antzokian.

Komunikazioko, hizkuntza eta literatura alorretako profesionalek osatutako epaimahai aditu batek aukeratuko ditu kontakizun irabazleak, jasotako 20 onenak hautatuz, eta horien artetik aterako dira hiru irabazleak. Saritutako kontakizunak Udaleko Euskara Sailak dituen gizarte-sareetan (Facebook, Twitter eta Instagram) argitaratuko dira:  BarakaldoEuskaraz eta EuskaraldiaBarakaldo.

«Uste dugu originala dela lehiaketa, eta horregatik zaiela deigarri herritarrei. Izan ere, iaz, 196 mikrokontakizun jaso genituen, eta lehiaketa honen historiaren parte bihurtu dira», azaldu du Euskara Arloko zinegotzi Iratxe Focesek. «Oso ariketa interesgarria da irudimena lantzeko, eta batez ere, gure hirian euskara agerian jartzeko, literatura eta sormena uztartuz», azpimarratu du, bide batez, jendea animatuz ekimenean parte hartzera.