Barakaldoko Udaltzaingoak etxebizitza bat okupatzea saihestu du

0

Angel Madrazo Barakaldoko Herri Segurtasuna eta Babes Zibila Arloko zinegotziak jakitera eman duenez,  etxebizitza bat okupatzea eragotzi zuen  Udaltzaingoak atzo. Jarduketan, berriz ere, funtsezkoak izan dira bai auzotarren lankidetza, bai agenteen esku-hartze azkarra.

15: 00ak aldera, bizilagun bat Udaltzaingoarekin harremanetan jarri zen telefono dei baten bidez, bere etxebizitzan mugimendu susmagarriak zeudela jakinarazteko. Herritarrak azaldu zuenez, bart zaratak entzun zituen eskaileretan eta baliteke etxebizitza bat okupatzeko saiakera izan zitekeen.

Ertzain-etxetik berehala hainbat patruila bidali ziren gertakarien lekura. Agenteek zulagailu bat eta hainbat sarraila aurkitu zituzten etxebizitzaren barruan, delitugileek gauean etxera itzultzeko asmoz utzi zituztenak, sarrerako atea aldatzeko. Asteburua zenez, okupazioa gauzatzeko elementuak falta zitzaizkien. Antza denez, eta lekukoen adierazpenen arabera, egileek hodi batetik eskalatu zuten etxebizitzara sartzeko.

Angel Madrazo pozik agertu da Udaltzaingoaren jardun azkarrarekin, eta beste behin ere eskerrak eman dizkie herritarrei, gertatutakoaren berri berehala emateagatik. Zinegotziak nabarmendu duenez, Udaltzaingoak azkar jardun ahal izateko «garrantzitsua da berehala abisua ematea, etxebizitza okupatzen saiatzen direnak ekintza burutzera irits ez daitezen».

Era berean, Madrazok gogorarazi du oso garrantzitsua dela aldi baterako jenderik gabe dauden etxebizitzen titular guztiek ateak eta leihoak behar bezala itxi dituztela egiaztatzea, bai eta eraikinak maiz bisitatzea ere, bai beraiek, bai auzokideek edo senideek.