Mugikortasunaren perimetroko kontrolak egingo dituzte pandemiaren ondorioz eremu gorrian dauden lurraldeetan eta udalerrietan

0

Euskadiko poliziek behin berriro ere trafiko eta mugikortasun kontrolak egingo dituzte intzidentzia epidemiologikoaren tasa berriak kontuan hartuta. Tasa horien arabera, perimetralki itxita daude Arabako eta Gipuzkoako lurralde historikoak eta Euskadiko hainbat eta hainbat udalerri

Ezarritako neurri berriek berriz ere mugikortasuna murriztu dute, eta joan-etorriak, beraz, justifikatu egin beharko dira eta osasun-araudiak ezarritako parametroen barruan egin beharko dira. Ertzaintzak eta udaltzaingoek zainduko dute araudia betetzen den, errepide eta udalerrietan jarriko dituzten kontrolen eta egingo duten zaintza-lanaren bidez.

Erantsitako irudietan gaur, asteartea, goizean, N-636 errepidean, Kanpazarko mendateko jaitsieran, Arrasaten, Epelerako noranzkoan jarritako kontrol bat ikus daiteke.