Gobernu Kontseiluak gaur onartu du toki-erakundeei beren artxibo-sistema martxan jartzeko eta/edo sendotzeko 298.000 euroko diru-laguntza emateko deialdia.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako laguntzak sei proiektu edo programa mota hauek finantzatzeko izango dira:
- Udal eta kontzejuetako artxiboetako funtsak antolatzea.
- Berezko artxibo-sistemak ezartzea eta finkatzea, artxibo-proiektu baten bidez.
- Tresna deskribatzaileak sortzea edo hobetzea, bai funtsen deskribapena sustatzen duten programen bidez, bai dokumentuak kudeatzeko eta zabaltzeko politika eraginkor bati begira tresna deskribatzaileak informatizatzea helburu duten beste programa batzuen bidez.
- Dokumentu-funtsak balioestea eta hautatzea, betiere funtsak kontserbatzeko/ezabatzeko politika global baten barruan.
- Kultura-hedapeneko artxibo-jarduerak.
- Artxibo-zerbitzu mankomunatuak mantentzea.
- Artxiboko dokumentuak, artxibo-funtsak eta dokumentu-bildumak digitalizatzea, ahal dela 50 urte edo gehiago dituztenak, baldin eta artxibo-funtsa antolatuta badago eta euskarri informatikoan inbentario bat badu.
Diruz lagundutako programek aurrekontuaren% 50erainoko laguntza jaso ahal izango dute, eta gehienez 20.000 euro proiektuko.
Interesa duten udalek hilabetez eskatu ahal izango dituzte laguntzak, apirilaren 27tik aurrera.