Basazabalen gorputzaren ezagutza eta soinua zein panderoa minik gabe jotzeko ikastaroa eskainiko da

0
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak soinua eta panderoa miñik izan gabe jotzen ikastaroa antolatu du hilaren 24rako, Basazabal Jauregian. SAioa Iñigo Perez GArcia fisioterapeuta eta eliteko kirolean adituak eskainiko du. Izen ematea irekita izango da apirilaren 21era arte; 25€ izango da matrikula eta trikitixa elkarteko kideek %15eko deskontua izango dute. Izena emateko trikitixa@trikitixa.eus helbidera idatzi behar da.

 

«Soinua edo panderoa jotzean bizkarreko mina izaten duzu? Besoak kargatuak izaten dituzu? Eskumuturra minberatzen zaizu? Badakizu zergatik gertatzen zaizun? Zure ikasleek ere gorputzeko arazoak izaten dituzte eta ez dakizu nola lagundu? Soinua edo eta panderoa minik gabe jotzeko ariketak ikastea proposatzen dizugu. Lesioen aurrean egin dezakegun egokiena, lesioari berari aurrea hartzea da»

Iñigo Perez Garcia – Fiisioterapeuta eta eliteko kirolan aditua

 

GORPUTZAREN EZAGUTZA ETA  ARIKETA PREBENTIBOAK

IRAKASLEA: Iñigo Perez Garcia

NON: Azpeitiko Basazabal jauregian, Enparan kalea 18

NOIZ: apirilaren 24ean, larunbatean

ORDUTEGIA:

– 10:00-10:45 gorputzaren ezagutza

– 10:45-11:15 atsedenaldia

– 11:15-12:00 ariketa prebentiboak, praktika

PREZIOA: 25,00 € (bazkideek % 15eko deskontua)

 

Izen emateak trikitixa@trikitixa.eus helbidera idatzita apirilaren 21a arte (egun hori barne).