Gaur goizean aurkeztu du Alkatetza, Gobernu irekia, Turismoa eta Berrikuntza Arloko zinegotzi Gorka Zubiaurrek Clara Campoamor Zentroko herritarrei arreta emateko postu berria, tokiko administrazioan izapideak egin behar dituzten barakaldarrentzako aurrez aurreko arreta bikoiztuko duena.
«Azken hilotan aurrerapen handiak egiten ari gara izapideak bulego birtualetako makinen eta egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izateko, baina, aldi berean, puntu berri hau zabaltzeak erakusten du oso presente dugula aurrez aurreko arreta. Kanal biak elkarren osagarri dira, eta beharrezkoa dugu herritarrek administrazioarekin duten harremana ahalik eta atseginena eta errazena izatea», adierazi du Zubiaurrek.
Hori horrela, Clara Campoamor Zentroko lehenengo solairua berregokitu dugu, lekuak birbanatuz, eta leku berri bat sortu dugu leihatila baten ordez bi jarrita, aurrez aurreko arreta eman ahal izateko Horrez gainera, bulego birtualaren makina birkokatu, eta segurtasun zerbitzurako leku bat sortu da. «Horrela itxaro-denbora murriztuko dugu, bai eta arreta hobetuko ere, leku eroso eta seguruago bat izango baita, koronabirusetik babesteko neurri guztiekin, gainera», adierazi du.