Kontsumobidek eta Eudelek hitzarmen bat sinatu dute eteetan kontsumoko jardunbide egokiak

0

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Kontsumobidek hitzarmen bat aurkeztu dute Gobernu Kontseiluan, Kontsumoko Euskal Institutuak eta Euskadiko Udalen Elkarteak sustatua, eta konpromiso batzuk ezartzen ditu enpresa txiki eta ertainetan eta pertsona ekintzaileetan kontsumoaren arloko jardunbide egokiak sustatzeko.

Hitzarmenak ezartzen duenez, Kontsumobidek kontsumitzaileen eskubideen arloko prestakuntza-modulu bat eta materialak jarriko ditu EAEko udalen eskura. Ikastaroa ekintzaile berriei zuzenduta dago. Informazio-materiala tokiko saltokien eta ekintzaile berrien artean banatzeko eta erabiltzeko da, eta prestakuntzari laguntzeko material gisa balio izatea du helburu. Prestakuntza-modulua Kontsumobide eta hura erabiltzeko interesa duen Udala ados jarrita planifikatuko da.

EUDELek, bere aldetik, hitzarmena dagoela jakinaraziko die udalerriei, behar duten udal guztiek ikastaroa eskaini ahal izan dezaten. Kontsumobidek doan eskainiko ditu material guztiak eta prestakuntza-ikastaroak ematen dituzten langileak.

Kontsumobidek eta Eudelek, kontsumo sozialki arduratsuari laguntzeko, bi erakundeen arteko lankidetzan sakontzearen garrantzia aitortzen dute, eta, beraz, lankidetza-bide berriak irekitzeko aukerari helduko diote.