Arantxa Tapia: «Eusko Jaurlaritza lanean ari da Euskadi enpresentzako ekosistema erakargarria izan dadin, eta prest egon daitezen pandemia osterako»

0

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak gaurkotasuna aztertu du gaur goizean Onda Vasca irratian emandako elkarrizketan.

Landutako gaien artean, honako hauek nabarmendu ditu:

Euskal industria

Eusko Jaurlaritzaren betebeharra enpresentzako ekosistema erakargarri baten alde lan egitea da, eta aldundiekin ari gara hori egiten, haien zerga-gaitasunarekin ere laguntzeko gaitasuna dutelako. Jakin badakigu une honetan enpresa batzuk asko sufritzen ari direla Oil & Gas edo Aeronautika bezalako sektoreetan, Tubacex edo Aernnova bezalako kasuetan. Enplegu asko behar duten enpresak dira, eta haien dibertsifikazioa lantzen ari gara eta pandemia ondorenerako nola prestatuko diren ikusten ari gara irtenbide bideragarriak nondik aurki ditzaketen aztertuz, baina gure tresnak ez dira nahikoak. Udalak, ministerioak, banketxeak ere inplikatu behar dira, denon lana dira.

FINKATUZ funtsa handitzeak enpresak errotzea du helburu, baina, horrez gain, proiektuak ikusi behar dira, Euskadin duten egitura, eta epe luzera hemen garatu nahi ote duten.

Euskatelen OPAri dagokionez, errotzeak gauza asko esan nahi dituela jakin behar da. Mundu globalizatuan gaude, eta telekomunikazioen mundua mugitzen ari da. Aldaketa asko ikusiko ditugu enpresetan, asko, eta aurkeztu den OPAk, (ikusiko dugu aurrera ateratzen den) gutxienez bost urteko errotze-bermea du. Horretan ari da Eusko Jaurlaritza une honetan.

Corrugados gaiari dagokionez, bi dira funtsezko elementuak. Enpresak aurretiko kontsulta bat egin zuen lantegia berriro irekitzeko eta ingurumenaren ikuspegitik aurrera egin ote zezakeen ikusteko. Eta, eskatu dizkiegun eskakizun batzuen arabera, aurrera egin dezakete, eta hala jakinarazi zaie. Beste alorra hirigintza-arloa da, eta Udalak uste du hori ezinezkoa dela. Haiekin izan genuen azken bileran, baita Aldundiarekin ere, erabaki hori enpresari lehenbailehen jakinarazteko esan genuen, horretan geratu ginen.

Navalen proiektuak alderdi logistikoa du, baina baita industriala ere, eta prest gaude elkarrekin lan egiteko eta behin betiko esleipenaren zain.

Klima Aldaketari buruzko Legea onartzeak ez du ustiapena ahalbidetzen eta, beraz, ez du zentzurik Subijanan esploratzeko bidearekin jarraitzea, baina baimen hori nola amaitzen den ikusi behar dugu, eta gauza konplexua da.

Europako Funtsak Berreskuratzeko Plana.

Zer arlo lehenetsiko diren definitzeaz gain, ez dakigu zer mekanismo erabiliko diren proiektuak baliabidez hornitzeko, proiektu bakoitzak zenbat laguntza jasoko duen, prozesu osoa nola egingo den. Baliabide gehienak Espainiako Estatuak zehaztu eta banatuko ditu, Bruselarekin irizpideak eurek adosten dituztelako. Eusko Jaurlaritzari zati txiki bat geratzen zaio, ia leihatila gisa jardutea, baina oso garrantzitsua da Europak bi gauza argi esaten dituela: batetik, baliabideek proiektu eraldatzaileentzat izan behar dutela eta erne egongo dela hori horrela izan dadin. Eta erreformak egin behar direla, hurrengo belaunaldiei eragingo dieten baliabideak direlako. Euskadik proiektu garrantzitsuak ditu baldintza horiei jarraituz, eta hor egongo gara, behat bezala garatu daitezen.

Alarma-egoera

Alarma-egoera desagertzen bada, pandemia egoera arautzeko ditugun tresna garrantzitsuenetako hiru gabe geratuko gara: perimetro-itxiturak, taldekatzeen mugak, eta ezin da etxeratze-agindurik ezarri.

Iragarpen azkar samarra izan da. Daukagun esperientzia guztia izanda, zer gertatu den jakinda, eta legelari garrantzitsuek esaten digutenez, pandemiarekin borrokatzeko tresnarik eta gaitasunik gabe geratzen gara geroz eta handiagoa den olatu batean gaudenean.