Liskarra izan ondoren, hiru gizon atxilotu ditu Barakaldoko Tokiko Poliziak

0

Liskarrean aritu ziren hiru gizon atxilotu zituen atzo gauean Barakaldoko Tokiko Poliziak, Udaleko Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arloak adierazi duenez.

21:00ak pasata,  dei bat jaso zuen Udaltzaingoak hainbat gazteren arteko borroka baten berri emateko. Orduan,  polizia-etxetik ikusi zuten agenteek eszena, inguruan jarritako bideozaintzako kameren bidez, eta berehala joan ziren hainbat patruila gertakarien lekura.

Udaltzainek gizonen arteko liskarra bideratu zuten: batzuek polizia-aurrekariak bazituzten ere, hiru atxilotu zituzten, hainbat arrazoirengatik.

Gizonetako bat, erasoak eragindako lesioengatik, kuter batez belarrian ebaki bat eta lepoan beste ebaki bat egin ziolako beste gizon bati; bigarrena,  atxilotzeko agindu judizial bat edukitzeagatik eta hirugarrena, berriz, agintaritzaren aurkako atentatuagatik. Azken kasu horretan,  hautsitako botila batekin egin zien aurre gazteak agenteei, bere burua zauritu ondoren.

Zaurituak ospitalera eraman zituzten, medikuek artatzeko, baina zauriak ez dira larriak. Ondoren, ertzain-etxera eraman zituzten, eginbideak bideratzeko. Hala ere, ez dira oraindik ezagutzen borrokaren arrazoiak

Udaltzaingoak liskarrari amaiera emateko egindako lana goraipatu du Ängel Madrazo Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arloko zinegotziak, eta Barakaldon istilurik «ez dugula onartuko» ohartarazi du:  «Udaltzaingoak gogor jokatuko du gure hirira liskar bila datorren edonoren aurka».