Beatriz Artolazabal: “Generation Equality aukera bat izango da Euskadiko gizarte-eragile guztiek berdintasunarekin duten konpromisoa erakusteko”

0

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, Eusko Legebiltzarrean, Euskadik, Emakunderen bidez, Generation Equality ekimenean parte hartuko duela jakinarazi du; proiektua NBE Emakumeak diseinatu du, Beijing-eko Emakumeen Munduko IV. Konferentziaren 25. urteurrena ospatzeko. Nazioarteko ekimen horren helburua da munduko konferentzian parte hartu zuten emakumeen legatua belaunaldi berriek jaso dezatela, etorkizunean berdintasunaren aurrerakuntza bermatzeko modu gisa.

Artolazabalek honako hau esan du: “Euskadin, Emakunderen sustapenaren bidez, Generation equialityk eskaintzen digun esparrua aprobetxatu nahi dugu, herrialde garen aldetik berdintasunarekin dugun konpromisoan beste urrats bat gehiago emateko, eta, nazioarteko esparru horretan, zerbait garrantzitsua sortu nahi dugu: Euskadin berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako gizarte- eta herritar-ituna sortzea”.

Hori horrela, Euskadiko gizarte-eragile guztiei dei egingo zaiela azaldu du, berdintasunarekin duten konpromisoan beste urrats bat gehiago emateko, eta, Generation Equalityk eskaintzen dituen tresna metodologikoak jarriko direla haien esku.

Azaldu duenez, “metodologia hori, dagoeneko, ari da probatzen Euskadin”, Emakundek haren Kontsulta Batzordeko elkarteekin eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko ordezkariekin eginiko lan-prozesuaren bidez gure errealitatera egokitu ondoren.

Ibilbide horren jarraibideak eman dira eta Beijingen printzipioetan oinarritzen da, zeinak erakunde, entitate eta enpresa bakoitzari haren eremuan edo erakundeak azken 25 urteotan berdintasunaren arloan izan dituen aurrerakuntzen barne-diagnostikoa egin ahal izateko eta etorkizunean zer aurrerakuntzarako konpromisoa hartzen duen ikusarazteko eskaintzen baitzaizkio.

“Berdintasuna talde-lana da. Inor ezin da konpromiso horretatik kanpo geratu”, esan du sailburuak. Sailburuak iragarri duenez, ekimenari buruzko xehetasunen berri apirilaren 26an Bilbon egitea aurreikusten den ekitaldian emango da; ekitaldira administrazioak, gizarte zibileko ordezkariak eta zenbait kolektibo gonbidatu dira.

Artolazabalen hitzen arabera, topaketa hau “erabat beharrezkotzat jotzen dugun itun baten hazia izango da; izan ere, beste urrats bat gehiago ekarriko du Euskadiko gizarteak berdintasunarekin duen konpromisoan, hura gero eta handiagoa dela kontuan hartuta”. Eta, amaitzeko, honako hau esan du: “Gobernuan ekimen hori belaunaldi berria berdintasunaren belaunaldia izatea nahi dugulako sustatzen dugu».