Miarritzeko hilketa matxista salatzeko egingo den elkarretaratzearekin bat egiten du Azpeitiko udalak

0
Miarritzeko hilketa matxista gogor salatu nahi du Udalak. Hildakoaren senitarteko zein gertukoei bere elkartasuna ere adierazi nahi die. Hilketa salatzeko gaur, apirilak 16, 19:00etan, Basanderiek talde feministak deituta plazan egingo den kontzentrazioarekin bat egiten du udalak.

Indarkeria matxista gizon eta emakumeen berdintasun gabeziatik sortutako arazo larria da gizartean. Azpeitiko Udalak giza eskubideen urraketarik ez duela onartzen berretsi nahi du; ez Azpeitian eta ez beste inon ere. Ea urraketen aurrean modu aktiboan jokatzea herritarron ardura ere badela gogorarazi nahi du.

Erasoren bat gertatzen ari dela ohartuz gero udaltzaingora, ertzaintzara edo larrialdi zerbitzuetara dei dezakete herritarrek. Horretaz gain, egunerokoan ikastetxeetan Udalak bultzatutako hezkidetza programen bidez zein beste hainbat ekimenen bidez pertsonen arteko berdintasuna landuz indarkeriaren kontra lanean jarraituko duela berretsi nahi du.

Erasoren baten aurrean, honako telefonoetara dei dezakezu:
Udaltzaingoa: 943 15 13 13
Ertzaintza: 943 08 37 80
Larrialdi Zerbitzuak: 112