Kopako finala dela eta, Osasun sailak prebentzio neurriak errespetatzea eskatu du

0

Gotzone Sagardui: benetako aurkaria birusa da eta hori gainditzeko elkarlanean aritu behar dugu

Athletic Clubek eta Bartzelonak bihar jokatuko duten Kopako finala dela eta, Osasun Sailak birusa ez zabaltzeko prebentzio neurriak errespetatu behar direla gogorarazi du.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak adierazi duenez, urtebete baino gehiagoko pandemiaren ostean, «Aurkari bakarra dago: birusa» eta «garaitzeko auzolanean aritu behar dugu».

Sailburuak aitortu du zaleen pozerako hitzordu bat dela, eta eskatu die beren etxeetan bakarrik partekatu dezatela beren bizikideekin.

Zentzu horretan, eta aurreko Kopako finaleko gertakari batzuk ikusita, akatsak ez errepikatzeko eta ezarritako prebentzio-neurriak betetzeko eskatu du, kontzentrazioak eta pilaketak saihestuz, «Gizarte osoaren onerako» baita

Euskadiko egoera epidemiologikoa kezkagarria da, eta osasun-sistemak gero eta tentsio handiagoa du 125 pertsona baino gehiagorekin Osakidetzako zainketa intentsiboetako unitateetan.

«Denok dakigu zein diren birusa gelditzeko ezinbesteko neurriak: distantziak mantentzea, maskara erabiltzea eta gurekin bizi ez diren pertsonekin espazio itxiak saihestea», adierazi du sailburuak.