«Erosi Zarautzen» Bonuak eskuragarri bihartik aurrera

0
PRUEBA

Zarauzko Udalak herriko dendetan kontsumoa sustatzeko lanean diardu, eta horretarako, lehengo urtean egin zen bezala, «Erosi Zarautzen» bonu kanpaina martxan jarri da beste behin, MURKIL Dendarien Elkartearekin batera.

Bihartik aurrera eskuragarri izango dira “Erosi Zarautzen” Bonuak ekimen honetan izena eman duten 136 negozioetan. Datorren maiatzaren 9ra arte (edo bonu hauek agortu arte), 10 euroko deskontua daukaten 4.000 bonu jarriko dira kontsumitzaileen eskura Zarauzko dendetan. Guztira, Udalak 40.000 euroko inbertsioa egingo du bonu kanpaina honetan.

Bonu baten deskontuaz gozatu ahal izateko gutxienez 30 euroko erosketa egin beharko da eta erosketaren balioaren arabera bonuak gehitu ahal izango dira,  4 arte.

Honela, hauek izango dira bonuak erabiltzeko prezio tarteak:

•    30-70 euroko erosketentzako: bonu bat (10 euroko deskontua)
•    70-120 euroko erosketentzako: bi bonu (20 euroko deskontua)
•    120-180 euroko erosketentzako: hiru bonu (30 euroko deskontua)
•    +180 euroko erosketentzako: lau bonu (40 euroko deskontua)

Kontsultatu parte hartzen duten denden zerrenda hemen azpiko dokumentuan.