Mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako Bizkaiko egoitza-zentroen sareko egoera

0

Apirilaren 18eko jardunaldia ixtean, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimendutako 154 egoitza zeuden sarean, guztira 10.748 plazarekin, eta honako pertsona hauek zeuden, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuaren eskura dagoen informazioaren arabera, Covid19aren eraginpean,:

Positiboa baieztatua duten egoitzetako erabiltzaileen kopurua: 9

Positiboa baieztatua duten egoitzetako erabiltzaile ospitaleratuen kopurua: 1

Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (Covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 3.214

Positiboa baieztatua duten egoitzetako langileen kopurua: 13

Isolatuta dauden langileen kopurua (COVID-19a baieztatu gabe): 30

Gaur egun, egoiliarrak kaltetuta dituen hiru zentro daude: Gazteluondo-Bilbao (4), Colisée San Antonio-Bilbao (4) eta Bidearte-Getxo (1).

Horrez gain, Unbeko unitate espezializatu soziosanitarioak 16 pertsona hartzen ditu koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko. Pertsona horietatik bi egoitza-zentroen sarearen erabiltzailea dira, eta 14 hauskortasun-egoeran dauden pertsonak dira.

Gaur emandako datuen barruan, atzo Bilboko Colisée San Antonio egoitza-zentroan antzemandako agerraldi bati buruzko datuak daude (84 erabiltzaile eta 75 profesional). Egoitzan erabiltzaileen baheketa osoa egin ondoren jasotako emaitzen arabera, 4 erabiltzailek dute Covid-19. Guztiek jaso dute Covid19 txertoa, eta sintomarik gabe daude egoitzan. Profesionalei dagokienez, orain arte ez dago kasu positiborik, gaur bertan horiei PCR laginak hartzen ari baitira.

Azken orduetan egoitzako erabiltzaile bat sendatu da (COVID-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

Prebentziozko baheketa txertorik hartu ez duten profesionalei

Bizkaiko Foru Aldundiko erantzun azkarreko taldeak prebentziozko baheketa berriak egiten ari dira aste honetan adineko pertsonentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroetako profesionalentzat, transmisio komunitarioaren maila handia dela eta, eta birusa egoitzetan sar ez dadin.

212 profesionalek pcr laginak hartzeko hitzordua dute gaur Birjinetxe zentro soziosanitarioan eta bihar, asteartea, Birjinetxe zentro soziosanitarioan 70 profesionalek eta Durangoko Elkartegian 55 profesionalek hartu dute hitzordua. Oraindik ere zabalik dago aldez aurreko hitzordua erreserbatzeko aukera.