Barakaldoko Eskulturen plazako haur parkean estalki bat egiteko lanak abiarazi dituzte

0
PRUEBA

Aste honetan abiarazi ditu Barakaldoko Udalak Eskulturen plazako haur parkean estalki bat egiteko lanak. Hiriko zazpigarren haurrentzako parke estalia da, hiriko neska-mutilak 460 metro koadro baino gehiagoko eremu estalian jolasteko aukera emango duena. 428.000 eurokoa da hiria zerbitzu berriaz hornituko duen udal inbertsioa.

Hori da Amaia del Campo alkatearen taldeak familia barakaldarrei aire zabalean, euritik babestuta, jolastu ahal izateko eremuak eskaintzeko asmoz sustatutako zazpigarren parke estalia.  «Familiek sarri eskatzen duten instalazio mota da hori, eta orain, areago, pandemian seguruago baita aire zabalera irtetea», adierazi du gaur goizean alkateak, parkean zegoela.

Oraingoan, zabu-eremuaren 468 metro koadroak estaliko dira, bai eta ipar-ekialdeko plazaren eremua ere, umeak aire zabalean jolas egin dezaten.  «Kolore argiko estalki arin bat aukeratu da, polikarbonatozkoa, inguruko etxebizitzen eta parkea erabiliko dutenen ikus-inpaktua apaltzeko», azaldu du Del Campok.

Argiztapen propioa izango du plazaren estalkiak, eremua seguruagoa izan dadin. Lanak amaitutakoan, zuhaitzak landatuko dira lorategian.