Berrikuntzari, nazioartekotzeari eta inbertsioari laguntza osoa emateko 3i programa
Apirilaren 19an aurreikusita dago inpaktu handiko proiektu osoei laguntzeko 3i foru-programa irekitzea, gutxienez arlo hauetako bi estaliko dituztenak: berrikuntza, nazioartekotzea eta inbertsioa.
3i Bizkaiko 10 eta 249 langile bitarteko enpresentzat edo lurraldean ekoizpen-zentro bat edo balio erantsi handiko zentro bat dutenentzat pentsatuta dago, eta 500.000 eurorainoko laguntzak aurreikusten ditu.
Nazioarteratze programa 2021
Apirilaren 19an Nazioartekotzeko Foru Programan eskaerak egiteko epea irekiko da, Bizkaiko enpresek nazioarteko merkatuetan duten presentzia eta sarbidea sustatzeko.
Diru-laguntza hori 5 eta 100 langile bitarteko plantilla duten Bizkaiko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago, eta 60.000 eurorainoko laguntzak jasotzen ditu.
Besteak beste, honako gastu hauek estaltzen ditu: langile espezializatuak kontratatzea, bidaiak eta herrialdean ostatu hartzea, prestakuntza, azoketan edo aholkularitza-zerbitzuetan parte hartzea.