PRUEBA
Erabilitako arropa berrerabili eta birziklatzeko helburuarekin,doako tailerra egingo da igandean Ekoetxean. 10 eta 14 urte arteko gaztetxoei eta beren familiei zuzendutako ikastaroa izango da eta bi txanda izango dira; lehena 10:00etatik 11:30era izango da; eta, bigarrena, 11:30etik 13:00etara.
Tailerrean parte hartu nahi dutenek apirilaren 23a baino lehen izena eman beharko dute Ekoetxea Azpeitian, 943-81 24 48 telefonora deituta.