Euskadi Nordic Virtual Fair azoka birtualean aurkeztuko da

0

Euskadik parte hartuko du, lehen aldiz eta Estokolmoko Turismo Bulego Espainiarraren laguntzarekin, Nordic Virtual Fair azokan. Aviareps-ek antolatuta eta merkatu nordikoari zuzendua, azokan, Euskadiz gain, Ibiza eta Tenerife ere izango dira.

Ekitaldi interaktibo honetan erakusleek eta bisitariek abatarrak sor ditzateke bilera birtualak, denbora errealean egiteko, erabilitako teknologiari esker. Turismo-sektore nordikoko profesionalek eta gonbidatutako helmugetakoek, gainera, bisita-txartelen trukea egin eta liburuxkak eta bideo birtualak jaso ahal izango dituzte, besteak beste.

Euskadin, azken urte hauetan, merkatu nordikoetatik etorritako bisitarien sarrera asko igo da. Horrela, 2011 eta 2019 bitartean, hazkundea %130,7koa Danimarkan, %44koa Finlandian, %126koa Norwegian eta %135,4koa Suedian izan dan.

Nahiz eta Euskadik Estatuan duen lehiakide nagusia Kanariar Uharteak izan (eguzkia eta hondartzako eskaintzagatik), Eskandinaviako merkatuak oso emanak daude kirol-turismoari, mendi-ibilaldiei, wellness bidaiei, osasunari eta garapen pertsonalari, bai eta turismo kulturalari eta enogastronomiari ere. Horrelako bidaiak publiko kosmopolitagoak eta, beraz, zorrotzagoak eskatzen ditu, Euskadi bisitatzen duen nazioarteko turistaren profilari erantzunez.