Hondakinen gaikako bilketak puntu bat gora egin du Azpeitian 2020an

0
2020an, Azpeitiko gaikako bilketak gora egin du; zehazki, hondakinen %73a bildu zen sailkatuta, 2011. urtetik, ia 45 puntu egin du gora gaikako bilketak herrian.

Azpeitiko Udalak eta Urola Erdiko mankomunitateak elkarlanean kudetzaten duten Azpeitiko hondakinen bilketa. Azken urteotan, gaikako bilketa bultzatzeko eta hobetzeko abian duten proiektuak, eta herritarren sentsibilizazio eta praktika onak bere eragina izaten ari dira. Hala, 2020. urtean, 2019an baino puntu bat altuagoa izan da gaikako bilketa Azpeitian. Zehazki hondakinen %73a bildu da gaika sailkatuta; Urola Erdiko Mankomunitateko batez bestekoa (%71) baino bi puntu altuago ere bada Azpeitikoa.

Azken urteotako bilakaera, nabarmena da. Izan ere, 2011n, adibidez, Azpeitiko gaikako bilketa %28,5ekoa zen. Bide horretan, pauso garrantzitsua izan da bilketa sistemaren aldaketa, baina baita herritarren kontzientzia eta praktika onak ere: “Azken hamarkadan hondakinen inguruan herritarrek izan duten sentsibilizazioa eta aldaketarako gaitasuna balioan jarri nahi nuke. Badugu, hobetzeko, gehiago egin dezakegu, baina datuak ikusita, azken hamarkadako bilakaera handia izan da. Horregatik, herritarrak zoriondu eta eskertzeaz gain, egunerokoan bilketa hobetzeko ahalegina egitera animatu nahi ditugu”, adierazi du Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko Lehendakari eta Azpeitiko Udaleko Ingurumen Batzordeburuak.