Mundu Arteko Begiradak Nazioarteko Argazki Lehiaketaren irabazleak

0

Aisha Maya Bittarren «Quién va a detenernos» argazkiak irabazi du Mundu Arteko Begiradak nazioarteko argazki lehiaketako 1. saria. Irudia 2020ko «Pañuelazo» delakoaren parte da, urte historiko horretan, hamarkada luzeetako borrokaren ondoren, Senatuak Argentinan legezko, segurtasunezko eta doako abortatzeko eskubidea onartzea lortu zen.

Bigarren saria, berriz, Leyla Emektar argazkilariaren «Elderly care home» argazkiarentzat da, Covid-19ko pandemian biloba baten eta amonaren arteko besarkada erretratatzen duena.

Miguel M. Serranok hirugarren saria jaso du Serbiako Belgrado hirian egindako «Libertad de movimiento» argazkiarekin, Europan helmuga ezberdinak lortzen saiatzen ziren pertsona askorentzat babesleku izan zen tren geltoki zaharrean eginda. Neguko zero azpitik 15 graduek, janari faltak eta Europar Batasunaren erabateko uzteak benetako infernua bihurtzen zuten egonaldia. Geltoki hau, honela, pertsona hauek jasaten zuten gordintasunaren ikur bihurtu zen.

Donostia Saria Jon Elicegui Garciandía izan da, Omanen arrantzale koadrilen lana erakusten duen «Arrantzan» argazkiarekin.

Honez gain, 25 accesit emango dira ondorengo 25 irudi onenen aintzatespen gisa.

Lehiaketan parte hartzea oso handia izan da, guztira 1.241 argazki eta 261 parte-hartzaile izan baitira munduko txoko guztietatik: Bangladesh, Vietnam, India, Indonesia, Ekuador, Argentina, Kolonbia, Guatemala, Mexiko, Kuba, Turkia, Egipto, Irak, Espainia, Frantzia, Italia, Grecia, Albania,, Alemania, Errusia, Ekuatore Ginea eta Senegal beste hainbaten artean.