Eskuragarri dago jada Zarauzko Eraztun Berde Urdinaren mapa eguneratua Turismo Bulegoan. Duela gutxi Hiruerreketa auzotik pasatzen den zati berria gehitu zaio ibilbideari eta guztira, 11,7 kilometroko distantzia duen bira osatzen du.
Ibilbide honek Zarauzko gune natural guztiak igarotzeko aukera ematen du, hala nola, Zingira basoa, Vista Alegreko parkea, Zarauzko hondartza, Iñurritzako biotopoa…
Eraztun Berde Urdinean zehar motzagoak diren hiru ibilbide desberdin ere aurki ditzakegu:
Arkamurka Bidea
(3,45 kilometro – 1h 25’ – 229 metroko desnibela – 4/5 zailtasuna)
Mutxion hasi eta amaitzen den ibilbide honek, Vista Alegre eta Zingira basoan zehar eramango gaitu hiru kilometro eta erdiko distantzia betetzeko.
Hezeguneen Bidea
(5,1 kilometro – 1h 15’ – 89 metroko desnibela – 2/5 zailtasuna)
Borghetton hasiera duen ibilbide honek, Iñurritzako biotopoa inguratu ondoren, Astiko hezegunearen barna gidatuko gaitu berriz ere Zarauzko hondartzan amaitzeko.
Mollarri bidea
(3,5 kilometro – 1h 15’ – 182 metroko desnibela – 4/5 zailtasuna)
Zubiondo eta Mollarri batzen dituen ruta zirkular honetan Zarauzko aintzinako barkuen karga lekuen aztarnak ikusi ahal izango ditugu itsazertzeraino gerturatuz.