Gaur goizean, 10:00etan hasita Azpeitiko Udalerako administrari lan poltsa osatzeko lehen azterketa egin da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrendaren arabera 415 lagunek izan dute lehen azterketa egiteko eskubidea.
Jende kopurua dela eta, azpiegitura desberdinetan egin da froga; Izarraitz pilotalekuan eta Udal Kiroldegian. Leku banaketa abizenen araberakoa izan da. 9:15ean ireki dira ateak eta 10:00etan hasi da azterketa.
Deialdi publiko horren bidez, bi zerrenda osatuko dira; alde batetik, administrari orokorrerako zerrenda osatuko da, eta, bestetik, zenbakietan espezializatutako zerrenda. Oposizio-lehiaketa bidez osatuko da lan poltsa, eta osatutako zerrenda horien bidez erakundean sorturiko behin-behineko beharrei erantzungo zaie.