Ecovidrio Liburuaren Eguna ospatzen ari da Barakaldon

0

Ecovidrio, Espainian beirazko ontzien hondakinak birziklatzeko kudeaketaz arduratzen den irabazi-asmorik gabeko erakundea, Barakaldoko Udalarekin lankidetzan, Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunari gehitu zaio aurten, eta ingurumenaren eta birziklatzearen aldeko mikrokontakizun batzuk oparitu dizkie bertako herritarrei. Istorio txiki horiek sei edukiontzi berdetan serigrafiatuta egongo dira, eta Ecovidriok hiriko hainbat lekutan instalatuko ditu: Herriko Plazan, San Bizenten, Gurutzetan, Lutxanan, Retuerton eta Zuhatzu/Arteagabeitian.

Ekimen honekin, Ecovidriok kultur ekintza paregabea jarri du martxan, Liburuaren Nazioarteko Egunari estuki lotua, ekonomia zirkularrari buruz eta ingurumena, gure ingurunea eta gure baliabide naturalak zaindu beharrari buruz kontzientziatzeko.

Ecovidrio Penguin Random House argitaletxe ezagunarekin elkarlanean aritu da ospakizun hau martxan jartzeko. Argitaletxe horrek ospe handiko sei idazle jarri ditu kanpaina honetarako, kontakizun labur horiek egiteko.  Egile horien artean, Bernardo Atxaga, Noemi Sabugal, Pere Estupinyà, Isabel Giménez, Toni Hill eta Eloy Moreno nabarmentzen dira.

Oskar Acedo Ecovidrioko eskualdeko gerentearen hitzetan, «Liburuaren Nazioarteko Eguna oso egun garrantzitsua da guztiontzat, kulturaren, literaturaren eta naturaren ospakizuna baita. Aurten, Barakaldoko herritar guztiei sei mikrokontakizun eder oparitu nahi izan dizkiegu, eta, gainera, garrantzi kulturala izateaz gain, ingurumena zaintzea ere garrantzitsua dela erakutsi digute, birziklatzearen irudi desberdina eta bakarra eskainiz «.