Gaur arratsaldeko lehenengo orduan Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Jaizkibel menditik jaisten ari zela ondoeza izan duen mendizale bat erreskatatu dute. Gero Bidasoako Ospitalera eraman dute.
Gaur arratsaldeko ordu bata laurden gutxi aldera, SOS Deiak 112 zerbitzuak jakin du mendizale bat zorabiatu egin dela Jaizkibel menditik jaisten ari zenean eta ez zegoela autoa aparkatuta zuten lekuraino oinez iristeko moduan. Horren aurrean, Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek beharrezko larrialdietako zerbitzuak mobilizatu ditu, horien artean Ertzaintza eta suhiltzaileak. Azkenean, Ertzaintzako Zaintza eta Erreskateko Unitatearen helikoptero batek erreskatatu du gizona, 71 urtekoa, eta Hondarribiko aireportura eraman du. Handik anbulantzian eraman dute Bidasoako Ospitalera.