Sektore publikoaren grebaren eraginari buruzko behin betiko datuak

0
PRUEBA

Administrazio Orokorrean, hau da, sail eta erakunde autonomoetako langileen artean, grebaren jarraipena %16,25koa izan da, egun osoko datuekin. Adibide zehatz pare bat jartzearren, Lanbiden langileen %15,52k egin du bat lanuztearekin, eta Osalanen, berriz, 517,13k.

Osakidetzan, langileen %2,87k egin du greba orotara. Lanbide kategorien arabera, %1,3 medikuak izan dira, %2,6 erizainak eta %4,4 gainerako lanbideetan.

Hezkuntzaren sektorean, grebak %28,3ko eragina izan du langile publiko guztien artean, bai irakasleengan, bai hezkuntzako lan-kontratudunengan, bai sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuetan. Zenbaketa euskal sare publikoko 522 ikastetxek bidalitako datuetan oinarrituta dago.

Bestalde, Justiziaren sektorearen, langile publikoen greba deialdiaren jarraipena txikiagoa izan da, %3,54 hain zuen.

Greba egunean ez da gorabeherarik ezta inzidentzia aipagarririk izan, eta zerbitzu publikoek aparteko arazorik gabe funtzionatu dute.

Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburuak azpimarratu duenez, behin-behinekotasunari aurre egiteko eta enpleguaren finkapenean aurrera egiteko helburu, bere Departamendua hainbat proposamen eta neurri planteatzen eta bultzatzen ari den unean egin dela greba deialdi hau euskal sektore publikoan.

Grebaren eraginari buruzko datuak emateko goizez egindakok agerraldi publiko batean, Garamendik esan du bitartekotasun handiaren arazoa bideratzeko hain bat aldetatik lan egiten ari direla: legegintzan, lege proiektu bat aurkeztuz; politikoan, Miquel Iceta arlo horretako ministroarekin batera lan eginez irtenbide juridikoak bilatzeko; eta, azkenik, baina ez garrantzi gutxiagokoa, negoziazio kolektiboan sindikatuekin hitz eginez.

Sailburuak nabarmendu du bere Saila proaktiboa izango dela lan eskaintza publikoak onartu eta deitzerakoan eta hautaketa prozesuak gauzatzerakoan, hain zuzen ere, bitartekotasun handiko egoera honetara ekarri gaituen korapiloa desblokeatzeko.