Hobekuntza nabarmena izan du, baina oraindik oso erritmo apalean
Euskal ekonomiaren termometroak, ehundik gora aldagai aztertzen dituen neurketa-ereduaren ondoriozko adierazle sintetikoak, hobekuntza nabarmena erakusten du aurtengo martxoan, 67,2 puntutan baitago. Joan den otsailean 42,9 puntukoa izan zen.
Urtebete geroago, uzkurtze-eremua atzean utzi eta hazkunde-eremura itzuli zen, nahiz eta oraindik oso erritmo apala izan. BPGren bilakaerari dagokionez, ez litzateke iritsiko urte arteko % 1,0ra.
Gainera, kontuan izan behar da hobekuntza gertatu zela 2020ko martxoarekin alderatuta; izan ere, alarma-egoeraren deklarazioak murrizketa zorrotzak hartzera behartu zuen koronabirusaren hedapen azkarra kontrolatzeko, eta eragin zuzena izan zuen ekonomiaren bilakaera globalean.