Donostiako Ekialdeko Barrutiak aldizkaria jarri du martxan

0

Ekialdeko Barrutiak aldizkari berria jarri du martxan: Ekialdeko Barrutitik. Lau hilabetean behin kaleratuko da eta Altza, Bidebieta eta Intxaurrondoko bizilagun guztien etxeetara bidaliko da, barrutian gertatzen diren gai garrantzitsuen berri eman eta elkarteetako ordezkariei ahotsa emateko.

Ekialdeko Barrutia 2018an sortu zen Altza, Bidebieta eta Intxaurrondoko herritarren parte-hartzea sustatzeko, Udal kudeaketa herritarrei gerturatzeko eta gardentasuna eta eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin. Argitalpen honekin Barrutian egiten den lana auzotarrei hurbildu nahi zaio.