Donostiako Haurtxokoetako Aste Santuko proposamena arrakastatsua izan da

0

onostiako udal Haurtxoko sareak eskaintza berezia izan du Aste Santuan. Txandetan eta taldeka antolatutako ordutegi zabaleko programa izan da, opor garaian jolaserako eta ondo pasatzeko kaleetan antolatutako programa eskainiz.

Proposamena Covid-19ak eragindako egoerara moldatu behar izan da, beraz plaza kopurua eta taldeak murriztu behar izan dira, legeak markatzen dituen kopuruetara egokitzeko.

Haurtxoko guztietan aurreikusiak zeuden plazak bete dira, eta eskaerari erantzun ahal izateko auzo batzuetan plaza kopurua zabaldu da. Guztira 328 izen-emate jaso dira eta 291 haurrek parte hartu ahal izan dute eskaintzan.

Proposamenak jaso duen harrera oso ona izan da, eta eguraldia lagun, bi aste horietan buruturiko ekintzetan haurrek ederki pasatzeko aukera izan dute. Auzoetako txoko desberdinetan jolasak, tailerrak, kirolak,… egin ahal izan dituzte, betiere taldean jardutea, mugimendua eta ongi pasatzea helburu bezala izanda. Proposatu diren ekintzak oso gustukoak izan dituzte eta ederki pasa dute haurrek.

Eskaintzaren barruan ere, eta Donostia Kulturaren eskutik, bi ikuskizunetan parte hartzeko aukera izan dute Martutene eta Intxaurrondon.

Donostia Gazteriak oso balorazio positiboa egiten du eskaintzak jaso duen erantzunaz, eta baita garatu den modu arrakastatsuaz. Halaber Haurtxokoek lanean jarraituko dute egunerokotasunean, bizi dugun egoerari egokituriko proposamen erakargarri eta seguru bat eskaintzeko Donostiako haur eta familiei. Zuen zain gaude!