Berdindu!k ikusgarritasun lesbikoaren egunean prestatu duen adierazpena

0

Lesbianak ikusgai eta eskubidedun

Apirilak 26an, ikusgarritasun lesbikoaren egunean, oraindik ere zaila da ikusgarritasun hori aldarrikatzea pandemiaren testuinguru honetan. Oraindik ere ondo esan behar da lesbianak badaudela eta harro egoteko arrazoi asko daudela, sareak eta beste besteak sareak erabiliko ditugu ahotsa altxatzeko.

Oraindik ere, lesbianak ikusezinak dira gure jendarteko hainbat esparrutan; esaterako: eskolan, familian, lanean, kalean… Eta zer esanik ez lesbiana nagusiak, migratuak edo asilo-eskatzaileak direnean.

Ikusezintasuna beste indarkeria mota bat da, emakumeei sexualitate aske eta autonomoa ukatzen jarraitzen duen gizarte patriarkal batean. Hainbeste emakume lesbianaren existentziarik eza edo ikusezintasuna gaitzestea da sistema baliatzen duen mekanismoa, gizartean sexu- eta genero-aniztasuna ukatzen jarraitzeko.

Gizarte osoaren erantzukizuna dela diskriminazio eta indarkeria mota guztien aurka borrokatzea. Lesbianen ikusgaitasuna sustatzen duten politika publikoak beharrezkoak dira, eta, batez ere, maskulinoa den LGTBI+ irudimenetik haratago doazenak.

Egun honetan, lesbiana horiek guztiak aldarrikatu nahi ditugu, ikusarazten direnak eta ez direnak. Gure helburua emakume lesbianek euren ikusgaitasuna nola bizi nahi duten askatasunez erabaki ahal izatea da eta, horretarako, baldintza egokiak sortzen jarraitzeko egingo dugu lan. Era berean,  dei egin nahi diegu pertsona, elkarte, kolektibo, erakunde eta organismo guztiei, jendarte osoari, lanean ere jarrai dezaten.

 

 

*Berdindu! sexu- eta genero- aniztasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazioa eta arreta ematen duen Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu publikoa da. www.euskadi.eus/berdindu