Turismoa merkaturatu eta sustatzeko laguntzetan 717.000 euro

0
PRUEBA

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 717.000 euroko laguntzak onartu ditu, eta horien helburua da jarduera turistikoa berriz sustatzea, Euskadiko produktu turistikoak diseinatzen eta martxan jartzen, sustatzen eta merkaturatzen lagunduz, eta «Euskadi – Basque Country» marka turistikoa proiektatzen laguntzen duten ekitaldiei lagunduz.

Helburu horrekin bat etorriz, #CTP21 programan Euskadin garatzen diren eta proiektu turistiko lehiakor eta arduratsu gisa definitzen diren produktu turistikoak sortzeko eta merkaturatzeko prozesua babestuko da. Testuinguru pandemiko horretan, gainera, aldeko irizpidetzat hartuko da gure helmuga bereiziko duten eta Euskadi helmuga turistiko seguru gisa finkatuko duten baliabideak bultzatzea.

Programak, era berean, babesa emango die Euskadin egindako kultura-, gastronomia- eta kirol-ekitaldiei, baldin eta nazioan eta nazioartean proiekzioa badute eta Euskadi seguru helmugaren irudia eta lidergoa sendotzen laguntzen badute. Salbuespen gisa, eta COVID-19ren pandemiak eragindako bilera-murrizketak direla eta, edizio honetan, diruz lagundu beharreko ekitaldiak presentzialak, birtualak edo hibridoak izan daitezke.

Diru-laguntza jasoko duten enpresak mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE) edo horien elkarteak izango dira, turismo-zerbitzuak edo turismo-jarduerarekin zerikusia duen beste edozein zerbitzu ematen dutenak, bai eta irabazi asmorik gabeko elkarte, fundazio eta erakundeak ere, baldin eta horien helburu sozialean turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduerak sartuta badaude.

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 12an, asteazkena, EHAAn argitaratu ondoren hasiko da, eta ekainaren 11n, ostirala, amaituko da.