Burkina Fason gertatutako kazetari barakaldarraren hilketa kondenatu du Barakaldoko alkateak

0
PRUEBA

Barakaldoko alkate Amaia del Campok elkartasun-mezua eta doluminak helarazi dizkie Roberto Fraile Burkina Fason eraildako Barakaldoko kazetariaren senitartekoei eta lagunei.  Gaur goizean berretsi du Barne Ministerioak berria, eta adierazi du joan den astelehenean bahitu zituztela hura eta bere lankidea, Pama inguruan ezkutuko ehiza erakusteko dokumental bat grabatzen ari zirela.

Zoritxarreko albiste horren aurrean,  tristura eta erabateko kondena adierazi nahi ditu Udalak, Del Campo alkatearen bitartez, ikerketa- eta informazio-lana egiten ari ziren bi profesionalen askatasunaren aurkako eraso honengatik, eta doluminak eta mezu maitekorra helarazi nahi die Fraile ezagutzen zutenei.

Barakaldokoa bazen ere, Frailek Salamancan zuen bizilekua.  Alkateak bere doluminak eta barakaldarrenak helarazi nahi izan dizkio hildako kamerariaren familiari, eta maitasun- eta indar-mezu bat ere bai, une latz horiei aurre egiteko.