Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari elkarrizketa egin diote gaur Bizkaia Irratiko “Goizeko Izarretan” saioan. Bertan, besteak beste, honako gai hauek aipatu ditu: pandemia, alarma-egoeraren amaiera; kirol-ekitaldietan jendea egotea; maiatzaren 1eko manifestazioak; eta kultura-arloko laguntzak.