San Prudentzio egunean Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak mugikortasun-kontrolak egingo dituzte

0

San Prudentzio eguna dela eta, Ertzaintza eta Gasteizko Udaltzaingoa kontrolak egiten ari dira goizeko lehenengo orduetatik Armentiako zelaietan, egun horretako ospakizunak egiten diren lekuan.

Horrela, zelaiak sokaz inguratuta eta itxita egongo dira goizeko lehenengo orduetatik, eta sartzeko eta irteteko leku bana izango dira baimendutako gehieneko aforoa osatuko duten 600 pertsona hartzeko. Patruilak barrutian eta sarbideetan hedatuko dira mugatutako perimetro barruko eta kanpoko segurtasuna bermatzeko, eta, behar izanez gero, eten egingo dute inguruko kaleetako zirkulazioa.