Donostia 30 Hiria izango da maiatzaren 11tik aurrera hirigune osoan, eta 30 km/h-ko abiadura muga duten bideen kopurua % 63,5koa izango da. Horrela, batez ere bizileku diren aldeak eta bigarren mailako bideak dituzten zonetan trafikoa lasaiagoa izango da; Donostiako sarreretan, berriz, araudiak 50 km/h-ko abiaduran ibiltzeko aukera ematen du duten konfigurazioagatik.
Mugikortasuneko zinegotzi Pilar Aranak adierazi duenez, “araudi hori bat dator Udalaren planteamenduarekin, hau da, oinezkoari eta garraiobide sostengagarriei lehentasuna emango dien hiri baterantz jotzeko planteamenduarekin”.
Araudi hori Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (TZN) bultzatutako 970/2020 Errege Dekretua beteta ezarriko da. Dekretu horren helburua, besteak beste, hirietako bideetako ezbehar kopurua murriztea da.
Hala, Donostiak 30 km/h-ko abiadura muga izango du bide guztietan, garraio publikoan eragin handia dutenetan izan ezik, horien murriztapenak funtzionamendu egokiari kalte egiten badio (40 km/h-ko muga izango dute). Donostiara sartzeko bideetan muga 50 km/h-koa izango da, araudiak ezartzen duen bezala.