Donostiako danborrada berrien izen-emateko epea ireki da

0

2022. urtean danborrada berri bat (helduen nahiz haurren danborradak) atera nahi duten donostiar elkarteei zuzentzen zaie deialdia. Izen-ematea maiatzaren 1etik 31ra arte izango da.

Helduen danborraden kasuan, Parte Zaharrean eta Hiri Erdian ezin izango dira danborrada berririk izen-eman.

Interesa duten elkarteek Donostia San Sebastián Festak-era (donostiakofestak@donostia.eus) jo beharko dute eta bertan, izena emateko esteka emango zaie.