PRUEBA
Atzoa, apirilak 29, Eskolarteko Foroa bildu zen Ekoetxean. Segurtasun neurriak jarraituz, hiru txandatan elkartu ziren Azpeitiko ikastetxeetako LH, DBH eta Batxilegoko ikasleen ordezkariak Ekoetxeko hezitzaileekin.
Aurtengo ikasturtean, iaz hasitako proiektuarekin jarraitu dute: Ekoizpen eta kontsumo jasangarria. Hain zuzen, hainbat eremutan egin dute herri diagnostikoa, zikloaren arabera, besteak beste, energia, plastikoak, basoen kudeaketa, e.a.
Atzoko ekitaldian, ikasleek aztertutako gaien inguruan Azpeitiko Udalari luzatuko dizkieten hobekuntza proposamenak partekatu eta adostu zituzten.