Lanbidek Azpeitiko ekintzaileentzat bideratutako laguntza eskatzeko epea zabaldu du

0
Eskualdeko ekintzaileei bideratutako diru laguntza abian jarri du Lanbidek.  Eskualdeko ekintzaile guztiei zuzenduriko laguntzak dira, eta Azpeitiko udalaren bitartez kudeatzen dira eta bertan aurkeztu beharko dira proeiktu eta eskaerak gaurtik maiatzaren 18a bitartean. 

Laguntzak, bi motatakoak bereizten dira, batetik, negozio ideia bat duten ekintzaleentzako lerroa dago; eta, bestetik, bideragarritasun plana landuta izanik, jarduera abian jartzeko azken bultzada behar duten ekintzaileentzaieleei bideratutako dago.

Ideiaren kasuan, bi hilabetez negozioaren azterketa lantzeko konpromisoa eskatzen da, eta adina eta generoaren arabera, onartuta izan diren ekintzaileek, 1.000€ eta 1.300€ arteko diru laguntza jasoko dute. Urola Erdia eskualdearen kasuan, zortzi onuradun posible egongo dira.

Jarduera abian jartzeko laguntzaren kasuan, 3 hilabeteko dedikazioa eskaintzeko konpromisoa eskatzen da eta epealdi hori amaitu ondoren enpresa abian jartzekoa. Hori horrela gauzatzen bada eta adina eta generoaren arabera, 1.500€ eta 1.950€ bitarteko laguntza jasotzeko aukera izango dute  beste 8 onuradun ekintzailek.

Beraz, negozio ideia bat duen edonori edo azken bultzakada behar duen ekintzaileek, Azpeitiko Udalean eskaera egin beharko dute. Ideiak edo bideragarritasun plana aurkezteko epea apirilaren 30ean abiatzen da eta maiatzaren 18an amaituko da. Tutorizazio prozesua maiatzaren 21ean hasiko da onartutako ideia eta jarduerekin.