Euskal Antzerki Topaketako kaltel lehiaketa abian da Azpeitian

0
Azaroan egin ohi diren Euskal Antzerki Topaketak iragartzeko erabiliko den kartela aukeratzeko leihaketa abiatuko du urtero gisa Azpeitiko Udalak. Lanak maiatzaren 3tik 31ra bitartean aurkeztu beharko dira Azpeitiko Udalean. Irabazleak, 900€ko saria jasoko du.

1. 2021eko Euskal Antzerki Topaketak iragartzeko kartel ofiziala hautatzea izango da lehiaketaren xedea.

2. Egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu: jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketatan saritu gabeak. Kartelean agertzen diren irudien eta elementuen eskubideen jabetza kartelaren egilearenak izan behar dute eta bestela erabilera libreko errekurtsoak izan behar dute. Egileak izango dira oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzearen arduradun.

3. Kartelaren neurriak: 450mm. (zabalera) x 680mm. (altuera).

4. Paperezko euskarria: kartelek, ezinbestean, luma-kartoiaren gainean joan beharko dute, kristalik gabe. Horrela aurkeztu ezean, baztertu egingo dira.

5. Euskarri informatikoa: paperean ez ezik, CD batean ere aurkeztu beharko da kartelaren irudia, JPG edo TIFF formatuko bi artxibotan: bata 72 dpi-tan eta bestea 300 dpi-tan, azken hori 5 mm-ko koskarekin. Lehiaketa fasean egileak baimena eman beharko du aurkeztutako lana Azpeitiko Udalaren web-orrian argitaratzeko.

6. Teknika: kolorea eta teknika, aukeran.

7. Testu hau agertu beharko da (euskara lehentasunezko lekuan): AZPEITIA 39 Euskal Antzerki Topaketak 2021eko udazkena.

8. Irabazlearen kartelean erakunde-marka nahiz beste batzuk sartu ahal izango ditu Azpeitiko Udalak, litezkeen babesleenak barne.

9. Aurkezteko epea: 2021eko maiatzaren 3tik 31ra, biak barne. Astelehenetik ostiralera,07:30etik 14:30era.

10. Aurkezteko lekua: Azpeitiko Udala-Kultura Saila • Plaza Nagusia, 5-20730 AZPEITIA Argibidetarako, 943-15 70 68ra deitu.

11. Identifikazioa: lanak sinadurarik gabe aurkeztu beharko dira -ez paperean, ez euskarri informatikoan-. Identifikatzeko, lema bat idatzi beharko da kartelaren atzealdean eta CDan. Kartelarekin batera gutun itxi bat aurkeztu beharko da, kanpoaldean lema idatzita. Barruan, datuak adierazi beharko dira -egilearen izen-deiturak, helbidea, telefono zenbakia, e-posta helbidea eta jaiotze data-, eta aitorpen sinatu bat sartu, non adierazten den aurkezten den lana jatorrizkoa dela, eta argitaratu gabea. Lehiaketak dirauen bitartean, hots, irabazlearen izena jakitera eman arte, ezingo da inolaz ere egilearen identitatearen berri publikoki eman.

12. Sariak:

12.1. Kartel irabazlea bakarrik sarituko da eta 900 € jasoko ditu

.
12.2. Saria eman gabe utzi ahal izango da, aurkezten diren lanek ez badute behar adineko kalitatea edo baliorik. Hori gertatuz gero, Azpeitiko Udalak artista edo diseinatzaile grafiko bati eskatu ahal izango dio kartela egiteko.

12.3. Saria ordaintzen duelarik, Azpeitiko Udalak erosi egingo du irabazle suertatzen den kartela, eta haren egileak kartelaren gaineko jabego intelektualari dagokion eskubide ekonomiko oro modu esklusiboan berari emango dio

12.4. Udalak libreki ustiatu ahal izango du kartela, edozein modutan ustiatu ere, hala nola erreproduzitu, banatu, jendaurrean zabaldu edo itxuraldatu, Jabego Intelektualaren Legearen Testu Bateratuko 26. artikuluan adierazitako epearen baitan eta eskubidea izango du obra edozein bitarteko edo euskarri ukigai nahiz ukiezin baliatuz adierazteko. Orobat izango du eskubidea mundu osoan obraren ustiapen komertziala bideratzeko -edozein euskarri edo formatutan erreproduzitzeko eskubidea eta zabalkundea emateko nahiz publikoki komunikatzeko eskubideak barne-, horretarako edozein modu baliatzen duelarik ere. Berariaz sartzen da horren baitan lana on line jarri edo emateko, nahiz sare digital interaktiboen bitartez eskuragarri jartzeko eskubidea. Era berean, edozein komertzializazio euskarritan ere erreproduzitu ahal izango du kartela udalak, dela zuzenean, dela hirugarren bati ustiapen hori baimenduz.

12.5. Inprimaketa hobetzeko kartel irabazlean zerbait aldatzeko beharra ikusiz gero, hala egin dadila erabaki ahal izango du Azpeitiko Udalak eta hori proposatu egileari.

13. Kartel irabazlea aukeratzea:

13.1. Kartel irabazlea aukeratzea:

– Hiru adituk osatutako epaimahaia teknikoak hautatuko du aurkezten diren lan guztien artetik kartel irabazlea.

– Horretarako, alderdi hauek izango ditu kontuan: sormena, kalitate grafikoa nahiz plastikoa, deigarritasuna eta erreproduzitu nahiz editatzeko erraztasuna.

13.2. Ekainaren bigarren hamabostalditik aurrera jakinaraziko da zein den irabazlea, web orrian eta prentsa ohar baten bidez.

13.3. Epaimahaiaren ahalmena: zirkunstantzia hauetakoren bat egokitzen delarik, dena delako lana hautatze prozesutik kanpo uzteko ahalmena izango du epaimahaiak: – Oinarri hauetako irizpide teknikoak betetzen ez badira. – Autoretza zalantzazkoa bada. – Pertsonen duintasunaren kontrakoa bada, beste lanen baten plagiotzat jotzen badu, baita, halakotzat jotzerik ez badago ere, imitazio hutsa edo beste lanen batek iradokia bada, edo beste lanen batekin bat badator, halako neurrian non, epaimahaiak, zirkunstantzia horren berri izan orduko, erabakitzen duen ez duela nahikoa originaltasun-merezimendurik. – Uste badu beste lehiaketaren batean saritutako egile beraren beste lanen batenaren oso antzeko estetika, kontzeptua eta konposizioa dituela.

14. Udalak, jendaurreko erakusketa egingo du aurkezten diren kartel guztiekin.

15. 2021. urteko kartel lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea ekarriko du berekin, baita epaimahaiaren erabakia ere, eta, horrenbestez, ezingo da horien kontra jo.

16. Kartelak itzultzea: saria irabazten ez duten lanak utzi ziren tokian jaso ahal izango dira, 2021eko uztailaren 15a baino lehen, astelehenetik ostiralera (9:00etatik 15:00etara) Epe hori igaro ondoren, egokien iruditzen zaiona egin ahal izango du Azpeitiko Udalak jaso gabeko lanekin