Udalinfok Donostiako hirigintzari buruzko udal arreta emango du

0
PRUEBA

Hirigintzari buruzko arreta zerbitzua Udalinfon ematen hasiko da maiatzaren 3tik aurrera. Orain arte Hirigintza Sostengagarriaren Zuzendaritzak San Martin 48an zeukan arreta gunea itxi egingo da eta zerbitzu hori Udalinfo bulegoetan eskainiko da. Gogoratu behar da presentzialki arreta jasotzeko, ezinbestekoa dela aldez aurretik hitzordua hartzea. Halaber, arreta telefonikoa ere 010 zenbaki orokorrean emango da.

Aldaketa hau beste urrats bat da Udalak herritarrei Udalinforen bidez arreta zerbitzu integrala emateko bidean. Aurretik Hiri Mantentze eta Zerbitzuen zein Mugikortasunaren arreta zerbitzuak Udalinfon integratu ziren bezalaxe, oraingoan Hirigintzaren txanda iritsi da. Eta honen ondotik beste Zuzendaritzen arreta zerbitzuak Udalinfon zentralizatzen joango dira, udal arreta zerbitzu integral eta bakarra lortze aldera.