Kontsumobidek kontsumitzaileentzako arreta-linea bat jarri du martxan, deiak zentralizatu eta dagokien sailetara bideratzen dituena, deiaren jatorri geografikoaren eta kontsumitzaileak egin nahi duen kudeaketaren arabera.
900 84 01 20 telefonoak hobetu egingo du kontsumitzaileentzako arreta, eraginkortasun handiagoa eta erantzun hobeagoa eskainiko baititu Kontsumobiden jasotzen diren deietan.
900 linea hau ondoko zerbitzu hauetarako aktibatzen da:
· Kontsumoari buruzko kontsultak.
· Aldez aurreko hitzordu-eskaera.
· Kontsumo-erreklamazioei buruzko informazioa.
· Kontsumo-denuntziei buruzko informazioa.
· Erreklamazio-orriei buruzko kontsultak.
Zehaztutakoak ez bestelako gaietarako, Kontsumobiderekin harremanetan jartzeko telefonoek eta ohiko moduek orain arte bezala jarraituko dute. Lehendik ezarri zen agendaren aplikazioa www.kontsumobide.eus web-orrian, hitzordua aldez aurretik eskatzeko.
Gainera, erreklamazioak eta denuntziak aurkezteko eta online kontsultak egiteko modalitate berri bat jarri zen martxan web-orrian. Horrela, bikoiztu egiten ziren online tramiteak egiteko bideak: ziurtagiri edo identifikazio digitalarekin eta besterik gabe NAN eskaneatuta.
Linea berri honekin, Kontsumobidek sendotu egiten du Euskadiko kontsumitzaileen eskubideen defentsa eta haiekiko harremana hobetzearen alde egina duen apustua.