Beatriz Artolazabalek iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak zaintzak demokratizatzeko ereduaren alde egiten du

0

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur Eusko Legebiltzarrean esan duenez, Eusko Jaurlaritzak Euskadirako zaintzen berezko ereduaren alde egiten du. “Zaintzak demokratizatzeko eredua, zeinak honako 4 adierazle hauek jasoko baititu: zaintzak aitortzea, murriztea eta birbanatzea eta bazterketa-egoeran dauden zaintzaileen beharrak irudikatzea”. Euskadiko eredu horrek gizarteko lau sektoreen zaintzetarako laguntza babestu beharko du: familiak eta erkidegoak, gizarte-arloko ekimeneko eta esku-hartzeko erakundeak, enpresak eta sektore publikoa.

Beatriz Artolazabalek iragarri duenez, bere saila gizarte-zaintzen politikan ari da lanean, eta hura laster aurkeztuko da, Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak adinekoentzako egoitza-ereduaren inguruan abian jarri den hausnarketa-prozesuaren gainean egin duen interpelazioaren erantzunean. “Aurrez aurre dugun gizarte-testuinguruak sozialki zaintzak berrantolatzeko, ikusarazteko, balioesteko eta banatzeko aldarrikatzen du. Eta eginkizun hori gizonek eta emakumeek, erakunde publikoek eta familiek edo erkidegoak partekatu behar dute”, esan du sailburuak.

Politika horren bidez –aldarrikatu du–, bizitzan zehar pertsonen erakunde-zaintzak sendotzea lortu nahi da eta, zehazki, gazteenenak eta adinekoenak, eta, horretarako: nabarmen eta pixkanaka murriztea familia-zaintzaren proportzioa erakunde-zaintzarenaren aldean; erantzukizun publikoko zerbitzu eta eginkizunak sustatzea, familientzako eta profesional zaintzaileentzako laguntza barne, eta erkidegoan arreta (lehen eta bigarren mailakoa) sendotzea.

Biztanleen pixkanakako zahartzearen testuinguruan, honako hau esan du: “oreka berria sustatu behar dugu erakunde-zaintzaren eta familia-zaintzaren artean, lehenengoaren alde, eta arreta komunitarioa sendotu, egoitzakoa baino gehiago”.

Hausnarketa abian

Sailburuak gogorarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak Euskadin adinekoentzako egoitza-ereduari buruzko hausnarketa-prozesua jarri du abian. “Hausnarketa pausatua, nahi dugun etorkizuna ikuskatzeko gai izateko, herritarren behar eta nahietara hobeto egokitzen dena, dauden baliabide eta lege-testuinguruen esparruan”.

Parte hartzeko prozesuan datza; prozesu horrek egungo egoitza-eredua eta adinekoentzako arreta birbideratzeko aukera emango du, zahartze gogobetegarria eta erabatekoa eduki ahal izateko. Eta, aldi berean, Euskadin zahartzen diren pertsonek haiengan eragina duten arazoak zehazten parte hartu eta partekatu ahal izateko tresnan datza.

Prozesuak tartean diren eragile guztiak barne hartuko ditu; espazioak izango dituzte haien iritzi eta irizpideak emateko, eta datozen hilotan zenbait aldiz batuko den aditu-taldea du.